Aurreko asteburuan Aramaion hartu nuen parte, Euskadiko Openean. Aurreko 2-3 egunetan euri gutxi egin zuen arren, Igandean bertan gogotik bota zuen. Zirkuitoa oso gogorra zen berez, malda gogorrekin eta bidezidor askorekin. Guzti honi euria gehitzen badiogu, imaginatu zelako pastela. Hala ere zorionak antolatzaileei.
Karrera lasai hasi nuen, banekien aurretik zer genuen. Poliki poliki aurrera egin nuen, katearekin arazo asko izan arren. 10 lehenengotan sartzeko nengoela eta buelta t`erdi faltan katea piñoien eta gurpilaren artean sartu ostean erretiratu behar izan nintzen.
Lasterketa berriro ere Iñaki Lejarretak irabazi zuen. Zorionak.
Datorren asteburuan Munduko Txapelketak dira eta bertan izango dugu Iñaki. Sorte onena opa dizugu Blog honetatik.
lunes, 16 de junio de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Qué gozo, q no sean nunca iguales las cosas, que son las mismas!!!
Publicar un comentario